HARA!
HEMEN DA UDA!

Bideoa ikusi

EGUZKIA, AISIALDIA ETA GIPUZKOA OSOA EZAGUTZEKO AUKERA

Uda garai ezin hobea da Gipuzkoak eskaintzen digun guztiaz gozatzeko.Gure lurraldea mapan kokatu duten erakarpen turistikoei plan ugari gehitu behar zaizkie: lurraldea osatzen duten udalerrietako agendetatik sortzen direnak.Jaiak, musika jaialdiak, erakusketak, antzerkia… Astero, interesatuko zaizkizun plan berriak sartuko ditugu.

SAN MARKOS GOTORLEKUA TREN BERDEAN

UZTAILAREN 6TIK ABUZTUAREN 31RA

Igo San Markos gotorlekura Tren Berdean. Zerbitzu horrek Errenteriatik begiratoki historiko eta natural horretara eramango zaitu. Bertan, Aizpitarreko kobazuloei buruzko erakusketa bisitatu eta Oarsoaldeko bistez gozatu ahal izango duzu.

Informazio gehiago